Orbaibarrek hogei bat herri txiki eta etxe multzo ditu, ondoko udal barrutietan bildurik: Barasoain, Garinoain, Leotz, Oloritz, Orisoain, Puiu eta Untzue.
Pirinioaurreko Nafarroaren eta Erdialdeko leku idorren arteko mikroklimak eta trantsizio bazterrak dituenez,
paisaiei dagokienez, oso interesgarria da ibarra. Han, arteak, haritzak, pagoak, basoko loreak, zizak eta galsoroak daude. Horrez gain, giro lasaia eta isiltasun handia dago, herriko giroa gure bizitzen protagonista nagusia zen garaietara eramanen gaituena. Kalandriak eta saiak ikusteko aukera izanen duzu, eta, beharbada, basurdeak, azeriak eta azkonarrak, baita harrapariak ere, arrano beltza, miruak eta mirotz urdinak, besteak beste.
Historiaren joan-etorriak ere antzematen dira Orbaibarren:
Erdi Aroko ordenek eta ibiltariek Donejakue bidera doan adar bat marraztu zuten ibarrean. Orbaibarren ere
Katalaingo Kristo Santuaren baseliza dago, XII. mendearen erdialdean eraikia eta aski ezaguna, atari ederra duelako.
Orisoainen, berriz,
San Martin parrokia dugu, eta aldarearen azpiko
kripta erromanikoa nabarmentzen da elizan. Handik oso hurbil, Iratxeta herriaren erdialdean bertan,
garai erromaniko bat dago, ezin hobeki zaindua. Harlanduak erabili ziren eraikitzeko, eta harrizko eskailera bat du barnera sartzeko. Halaber, eraikin zibil ederrak daude Barasoainen, Oloritzen eta Puiun.
Ibarreko herri guztiak lotzen dituzten errepide estuetan barnako ibilbideak gozatuko dituzu Orbaibarren. Era berean, hainbat herritan
gurutzeak daude, Orisoain, Santsomain edo Benegorrin, esaterako. Leotzeko barrutian dagoen
Gerindako parke eolikora igotzera animatzen bazara, Nafarroako Erdialdearen eta Erriberaren gaineko
behatoki izugarri bat aurkituko duzu han.
Azken teknologiako 199 aerosorgailu jarri ondoren,
irin errota berezi bat eraiki zen han, haize errota. 6 metro baino zertxobait gehiago ditu errotaren diametroak. 1996an aurkitu ziren hondakinen gainean berreraiki zen errota. Funtzionatzeko moduan dago egun.
Abenduan,
Nafarroako Boilurraren Azoka egiten da urtero. Espainia osoko sukaldariek eta gastronomiako adituek parte hartzen dute ekitaldian.
Leozko udal barrutian,
Orbaibar Barrutia dago. 6.500 hektareako azalera du, eta horren erdian, gutxi gorabehera, ehizatzen ahal da. Natur erreserba handiak ditu, eta
ehiza kontrolatuko barruti nazional handiena da.