Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Jarduerak eta esperientziak

Jarduera enoturistikoak

2019KO UDAZKENEKO JARDUERAK "MISTERIOZKO BASO ETA MAHASTIAK"
Egitarau guztia eskuragarri hemen

Nafarroa ardo-lurra da. Ezagutzeko hainbat jarduera eta esperientzia eskaintzen dizkizugu, familiarekin, bikotekidearekin edo lagunekin disfrutatzeko: ukituz, usainduz eta, batez ere, dastatuz... Ez galdu urte osoan zehar upategi eta mahastietan egiten diren jarduerak eta atsegin hartu Nafarroako ardo on batez.


BISITA GIDATUAK UPATEGIETARA
Nahiko zenuke ardoa prestatzeko prozesua ezagutu? Upategi bat bisitatzera animatzen zaitugu, ardoak gure mahaira iristeko jarraitzen duen errituala ezagutuko baituzu horrela. (+info)


JARDUERA ENOTURISTIKOAK

Upategira bisita motza iruditzen bazaizu, ardoarekin lotuta dauden beste esperientzia batzuk eskaintzen dizkizugu.

  • Nafarroako Ardoaren Ibilbidea: Nafarroako Ardoaren Ibilbidea kalitate handiko upategi eta turismo-establezimenduen sorta zainduak osatzen du. Upategi eta establezimendu horiek bizimodu oneko plazerak dastatzera eta gure lurraldeko ardoaren kultura ezagutzera gonbidatzen gaituzte. (+info)
  • "Esploratzaile-egarria". Ibilbide bat 4x4az mahastietan zehar eta upategira bisita, 3 ardo dastatzearekin batera. (+info)
  • "Paseoa gurdiz mahastian zehar". Mahastizain trebatu batek gidatua, nekazaritza ekologikoan eta biodinamikan murgilduko zaitu. Ardo- eta mosto- dastaketa komentatua egingo da mahastian. Lezaun Upategiak, Lacar.
  • "Otazuko Jaurerrira bisita", 120 minutuko ibilbidea, "Pago de Otazu" bisita barne duena, eta baita Erdi Aroko Otazuko jaurerrian zeharko paseoa ere. Otazu Upategiak, Etxauri.
  • "Enologoa izatera jolastu ezazu" jarduera interesgarriaren eskutik, bisitariek, ardoa prestatzeko prozesuaren sekretuak ezagutzeaz gain, ardoei buruz dakitena frogatzeko aukera izango dute. Otazu Upategiak, Etxauri.
  • "Dastaketa-jokoak". "Zure ardoa prestatu" muntai-jarduerarekin hasiko gara. Ardo beltza, zuria eta gorria desberdintzeko dastaketa itsuan egingo da, eta baita aroma tailerra eta Pago de Larrainzarreko urtaldiak desberdintzea beste zonalde eta prezio-tarteetatik ere. Pago de Larrainzar Upategiak, Ayegui.
  • "Rafael Moneoren obrara bisita eta lur orotako ibilgailuetan paseoa". Bisitatu multzo historikoa eta Rafael Moneoren obra, lur orotako ibilgailuetan paseoa egin, ondoren Ega ibaia gurutzatu eta harrizko terraza natural batera iristeko.  Arínzano Upategiak, Arínzano.
  • "Paseoak mahastietan zehar Hummer militar batean" mahastietan zikloa, mahastizaintza teknikak, moten arteko desberdintasuna, lur motak, klimaren eragina... ulertzeko beste modu bat. Manzanos Upategiak, Azagra.


MAHATS-BILKETA GARAIAN EGITEN DIREN JARDUERAK

  • "Bizi ezazu mahats-bilketa". Irailean eta urrian partaideek mahats mota eta partzelak aukeratzeaz arduratuko dira. Jarraian, hamaiketakoa hartuko da mahastian: txistorra, hirugiharra, baratzeko produktuak parrillan eta ardo-dastaketa. Jarduera bukatzeko, eskuz mahatsak aukeratuko dira eta txortenak kenduko dira, ondoren ardogintza upelak betetzeko. Lezaun Upategiak, Lacar. 12 lagun gutxienez eta 25 gehienez.
  • "Mahatsa familian biltzea". Beitu Landa Turismoko Zentroak, Beiren, Erriberritik 4 kilometro eskasera, mahats-biltzea familian bizitzeko aukera eskaintzen dizu: mahatsa bildu mahastietan, zapaldu, zanpatu, botilaratu eta etxera eraman.

JATETXEA DUTEN UPATEGIAK

Si te apetece comer un buen menú, con el mejor vino de la bodega, hemos preparado para ti una selección de las bodegas que disponen de restaurante. (+info)


AGENDA

Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Uzta garaian, kontsultatu
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Jarduera horiez guztiez gain, kontsultatu bisita gidatuak eta dastatzeak eskaintzen dituzten upategiak.
Oharrak

Oharrak

Aldez aurretik erreserbatu behar da