Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Lerrook irakurtzen ari zara; oso litekeena da, hortaz, Baztan Haraneko magiak, izen bereko trilogian ezagututakoak, ere harrapatu izana. Bai liburuak grinaz irakurri badituzu bai El guardián invisible filma zineman ikusi baduzu, agian ezin diozu pentsatzeari utzi mitologia eta edertasun naturala itxuraz bereizezinak diren toki hura egon badagoen.
Zalantzak argitzeko, gu bisitatzeko gonbida luzatu nahi dizugu, Dolores Redondoren eleberriko agertokiak bertatik bertara ezagutu ditzazun. Zapal itzazu Salazar inspektorearen bizitoki den Iruńeko alde zaharreko kale alaiak..
Senti ezazu kale horien eta Baztango lasaitasunaren eta joritasun naturalaren arteko kontrastea. Elizondora iritsitakoan, dasta itzazu txantxigorri gozoak, hark bezala, herriko gozategietan; senti ezazu hilerriko bakea edo zubiaren azpiko ibaiaren indarra…
Eta nahiago baduzu beste batzuen ahotik entzun, Trilogía del Baztan enpresak Elizondorako bisitaldi gidatu bereziak egokitu ditu eleberriaren tokiak ezagutzeko; maitasun handiz eta Dolores Redondok berak lagunduta prestatutako ibilbidea da. Anima zaitez istorio horren magia inspiratu zuten tokietan bertan bizitzera.
Baztango trilogia, arrakasta handikoa, 30 hizkuntza baino gehiagora dago itzulita.
Fernando González Molinak zuzendu du filma, eta Marta Etura da protagonista.