Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Zer nahi duzu?

NATURA HUNKIGARRIA
NATURA HUNKIGARRIA

Nafarroa paisaia alpetarrak, atlantikoak eta mediterraneoak biltzen dituen eskualde bakarra da Europa guztian.

Pirinioetako gailur elurtuetatik Errege Bardea idorreraino, ezagutu bere aberastasun naturala zaintzen jakin izan duen eskualde bat. Nafarroako klima-aniztasuna harrigarria da gurea bezain txikia den komunitate batentzat, eta oparotasun handia oparitu digu horrek: ibar beti berdeak, baso ederrak eta koloretsuak, urak zizelkatutako arroila ikusgarriak, aintzirak eta urtegiak, kondairazko leizeak eta babestutako eremu ugari, besteak beste, hiru natura-parke. Natura maite baduzu, izugarri gozatuko duzu hemen.

KONTRASTEZ BETERIKO PAISAIA

Nafarroan, berdea eta ibarra gauza bera dira, magia eta basoa ere bai, baita basamortua eta Errege Bardea ere. Ezagutu altxor natural horiek landa-turismoko establezimendu atseginetan ostatu hartuz.

Naturan murgiltzeko ideiak

Donejakue bidea Nafarroan barna
Actividades y Experiencias

Donejakue bidea Nafarroan barna

Hilabetea behar omen da bidea egiteko, baina, bestela, hura zatitu eta Nafarroako 6 etapetatik abia zaitezke.

Bide berdeen xarma
Actividades y Experiencias

Bide berdeen xarma

Historiaz eta xarma naturalez beteriko bideak dira, ia zirkulaziorik gabeak, alternatiba osasuntsu, erraz eta segurua ziklismoa edo mendi-ibilaldiak egiteko.

Ostatu bereziak Nafarroan
Actividades y Experiencias

Ostatu bereziak Nafarroan

Lo egin ezazu Tom Sawyerren, troglodita baten edo mongoliar baten antzera eta gozatu egonaldi berezi batez ostatu berezi batean.

Nafarroa, paradisu bat hegaztiei so egiteko
Actividades y Experiencias

Nafarroa, paradisu bat hegaztiei so egiteko

Ikuskizun hutsa da Nafarroa hegaztiei so egiteko, migrazio-bide europar nagusietako batean baitago kokatuta. Ez galdu aukera!

Turismo aktiboko eta abenturako proposamenak

Yoga, meditazioa eta erlaxazioa Henri Lenaerts museoan
Actividades y Experiencias

Yoga, meditazioa eta erlaxazioa Henri Lenaerts museoan

Aprovecha este enclave tan especial y tan lleno de energía para poner a punto tus emociones, la experiencia te encantará.

Jarduerak Iratiko basoan
Actividades y Experiencias

Jarduerak Iratiko basoan

Natura-dosi bat, urteko edozein sasoitarako aproposa.

Elurra puntu-puntuan
Actividades y Experiencias

Elurra puntu-puntuan

Elurzaleek Nafarroako iparraldeko paisaietaz gozatzeko aukera ederra daukate.

Senderismo
Actividades y Experiencias

Senderismo

Ezagutu Nafarroaren aberastasun naturala bide bakan