Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Zer nahi duzu?

Donejakue bidea Donejakue bidea

Europako Kultura Bidearen ziurtagiria du, baita Konkordiako Asturiasko Printzea saria ere.

Nafarroa Donejakue bidearen ataria da penintsulan, eta haren bi adar handi iragaten dira bere lurraldetik: Pirinioetatik sartu eta ospe handiko Orreagatik doana, eta, Aragoitik etorrita, Zangoza gurutzatzen duena. 200 kilometro arte-legatu oparoaz eta dibertsitate natural, kultural eta gastronomiko handi batez gozatzeko, Frantziako Bidea esaten zaion horren barnean; Nafarroako errege Antso III.a Nagusiak bultzatu zuen bide ofizial gisa, XI. mendean. Autoz, oinez, bizikletaz edo zaldiz egin dezakezu, eta hemen aurkituko duzu behar duzun informazio guztia; horrez gainera, zenbait proposamen ere aurkituko dituzu bide historiko paregabe horretan murgiltzen laguntzeko.

Donejakue bidea egiteko aukerak

OinezOinezBizikletanBizikletanZaldianZaldianAutoanAutoan

Donejakue Bidea

Nafarroako errege batek bultzatu zuen bide ofiziala, eta hartan utzi zuten beren oinatza errege-erreginek, pikaroek, printzesek eta hargintzako maisuek.

Jarduerak eta esperientziak Donejakue bidearen inguruan

Iruñean barna pintxotan
Actividades y Experiencias

Iruñean barna pintxotan

Klasiko gozagarri bat... «Poteoan ibiltzea» eta «pintxotan aritzea» modan daude orain, baina Iruñean betikoa da ohitura hori.

Bisita gidatuak Iruñera
Actividades y Experiencias

Bisita gidatuak Iruñera

Utzi bertako gida batek Iruñeko sekretuak erakutsi diezazkizula.

Donejakue bidea Nafarroan barna
Actividades y Experiencias

Donejakue bidea Nafarroan barna

Hilabetea behar omen da bidea egiteko, baina, bestela, hura zatitu eta Nafarroako 6 etapetatik abia zaitezke.

Kantu gregorianoa Leireko Monasterioan
Actividades y Experiencias

Kantu gregorianoa Leireko Monasterioan

Aparteko esperientzia da a cappella latinez abestutako erlijiozko musika zuzenean entzutea