Gozatu udaberrian gure ur-jauzi, bidezidor eta basoez Chica observando las aguas del Nacedero del Urederra

Gozatu udaberrian gure ur-jauzi, bidezidor eta basoez

Nafarroa, denetarik duen erresuma txikia

Nafarroako Turismoko web ofizialera iritsi zara.
Ongi etorri, bihotzez! 

Proposamen, ideia eta alternatiba ugari aurkituko dituzu hemen, gure lurrak zuretzat duen guztia deskubri dezazun.

¿Quieres dejar tu huella positiva en Navarra?

Zer egin nahi?

Bada,... Batzuetan, familiarekin helmuga berriak deskubritu nahi ditugu, edo taldean landa-turismoa egin; beste batzuetan, naturan deskonektatu eta gure kirolik gustukoena praktikatzeko aprobetxatu nahi dugu, besterik gabe; eta, noizean behin, eskapada bat bikotearekin hiri polit batera edo herri xarmangarri batera, oso gustagarria baita. Eta inoiz huts egiten ez duena gastronomia da. Beti da gozagarri!

Jakin nahi duzu zein diren Nafarroako ezinbesteko leku turistikoak?

Zaila aukeratzen, ezta?

Goza itzazu plan horiek guztiak Nafarroan

San Pedro de la Rúa

Nafarroa bertatik bertara ezagutzeko bideak

Etortzen zaren lehen aldia al da? Oraindik ezagutzen ez zenituen tokiak deskubritu nahi dituzu? Orduan, jarraitu irakurtzen, Nafarroa iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duten 8 ibilbide proposatuko dizkizugulako. Ibilbide horietan, artea, natura, gastronomia eta galdu ezin dituzun jarduera guztiak ezagutaraziko dizkizugu.

Nafarroa ezagutzeko 8 ibilbideak ikusi nahi ditut